Bainua hartzea baimenduta Santiago hondartzan eta errioan

2022/06/30

Azken analisien emaitzek adierazten dueteez uraren kalitatea normaltasun egoerara bueltatu da, eta bainua hartzea baimentzen da.

Osasun Sailak egindako azken azterketaren arabera, Santiagoko ur-eremuaren kalitatea bainatzeko modukoa da. Horren ondorioz, kendu egin da asteartean indarrean jarri zen bainatzeko debekua, eta herritarrak dagoeneko lasai bainatu daitezke Zumaiako Santiago hondartzan eta errioan.

Osasun Sailak uraren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketan ikusi zen Santiago hondartzako ura e.coli bakteriarekin kutsatuta egon zitekeela, eta egoera aztertu bitartean, Udalak Santiagon eta errioan bainatzea debekatu zuen asteartean.