"Scat", Ainara Ortega
- Noiz
- Non
- Aita Mari
Zumaiako Musika Jaialdia
Sarrerak 5€ Zumaiako Turismo Bulegoan
Mikel Andueza (saxoa), Baptiste Techer (tronboia), Ainara Ortega (ahotsa), Iñaki Salvador (pianoa), Javier Mayor (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria)
Donostiako eta Getxoko Jazz jaialdietan jo du aurten Ainara Ortegak, iaz euskal jazzeko proiektu interesgarrienetako bat argitaratu ondoren. Scat diskoan instrumentista bikainak izan zituen lagun, eta berriz elkartu dira zuzenean jazzeko harribitxiak eta inprobisazio zaporetsuak eskaintzeko, Brasil, New Orleans edota Finlandiako usainez bustita.
Ahotsarekin inprobisatzeko duen gaitasuna erakusteaz gain, Ainara Ortegak diskoko pieza batzuk konposatu eta errepertorio guztia moldatu zuen. Scat aldarrikapen kosmopolita paregabea da, umoreaz zipriztinduta: emanaldi bakarrean biltzen dira jazz standardak, Brasilgo saudadea, Chopin, Imanol eta Laboa; eta hori guztia, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta portugesa).