Familia-transmisioa
Aholku batzuk gurasoentzat
- Eredu izateko, bikotekideen artean eta beste gurasoekin egin euskaraz.
- Etxean hizkuntzarekin jolastu, guztion euskara aberastu.
- Ingurua zenbat eta euskaldunagoa, orduan eta gaitasun sendoagoa.
- Etxeko euskara, herriko hizkera erabili lasai; transmititu beharreko ondarea da.
- Euskaraz irakurri eta idaztea, denontzat mesede. Ondo moldatzen zara?
- Zure bikotekideak euskaraz ez badaki, bakoitzak berean, zuk eutsi euskarari.
Egutegia:
Etxean euskararen lotutako gaiak lantzeko egutegi batzuk ere banatu dira azken urteotan: Zumaiako hitz bereziak, jolasak, etxeen izenak, eleaniztasuna Zumaian, mugako baserriak, zubiak, txoriak, ontzigintza… 2024ko egutegiaren gaia Zumaiako plazak da.
Beste urtetako egutegiak ere eskuragarri daude:
Zumaiako ontzigintza (2023); Zumaiako zuhaitzak (2022); Zumaiako txoriak (2021); Zumaiako zubiak (2020); Muga inguruko baserriak (2019); Eleaniztasuna Zumaian (2018); Zumaiako etxeen izenak (2017); Zumaiako leku-izenak (2016); Zumaiako hitz bereziak (2015); Jakiak eta atsotitzak (2014); Jolasak (2013); Atsotitzat eta familientzako gomendioak (2012)
Jaioberrientzat mezua:
Jaioberrien gurasoei opariak bidaltzen dizkie Zumaiako Udalak, euskarazko haur-kanten CD bat eta autorako pegatina bat, eta gurasoei gonbidapena egiten zaie haurrei euskara emateko.