Argazki erakusketa: itsaspeko mundua

Noiz
Urriak 15-18
Non
Algorri Interpretazio Zentroa

More information about this event…

Zazpi labur eta dokumental bat proiektatuko dituzte Aita Mari zinean, urriaren 15ean. CIMASUB-ek Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldi honek "planeta osoan zehar bidaia bat egiteko aukera eskaintzen du, itsas hondo ikusgarrienak bisitatuz eta itsas kutsaduraren eta klima-aldaketaren arazoaren globaltasuna erakutsiz". Emanaldirako gonbidapenak ostiraletik aurrera egongo dira eskuragarri turismo bulegoan.

Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, urriaren 15etik 18ra bitartean itsaspeko mundua biltzen duten argazkiekin osatutako erakusketa iznago da Algorri Interpretazio Zentroan. CIMASUB lehiaketara aurkeztutako argazki onenak bildu dituzte, eta antolatzaileen esanetan "itsas hondo politenaz gozatzeko eta itsas-espezie arraro eta deigarrienak ezagutzeko" aukera paregabea eskaintzen du erakusketak. 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara bisitatu ahal izango da erakusketa.