1.700 produktutik gora jarriko dira salgai larunbatean egingo den bigarren eskuko azokan

2010/10/22

11:00etatik 14:30era eta 16:00retatik 19:00etara egongo da zabalik azoka eta “kontsumo arduratsuaren alde” egitea izango da helburua.

 

Dagoeneko guztia prest dago asteburuan Zumaian egingo den bigarren eskuko azokarako. Udalaren ekimenez, ‘Zumaian Eskuz Esku’ azokak, “kontsumo arduratsuaren alde” egitea du helburu eta hartara, bigarren eskuko produktuak salgai jarri edota erosteko aukera izango da.

1.700 produktutik gora jarriko dira salgai eta egunean bertan ere produktuak entregatzeko aukera izango da, horretarako bereziki jarriko duten postuaren bidez. 11:00etatik 14:30era eta 16:00retatik 19:00etara egongo da zabalik azoka Eusebio Gurrutxaga plazan.