2024rako aurrekontuak aztertuko dituzte asteazkeneko ezohiko osoko bilkuran

2023/11/28

Bilkura 17:30ean hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.

Asteazken honetan (hilak 29) ezohiko osoko bilkura izango da udaletxean. Gai nagusi bat aztertuko dute bertan: 2024rako aurrekontuak. Udal Gobernuak joan den astean eman zuen bilkuran aurkeztuko duen proposamenaren berri.

Bestelako gaiak ere aztertuko dituzte, hala nola: Zumaiako Udala Oinherri elkarteko bazkide laguntzaile izatea, ordenantza fiskalen behin betiko onarpena, euskararen egunarekin lotutako adierazpenak, edota pentsionisten mugimenduak aurkeztutako mozioa.

> Ezohiko osoko bilkura deialdia: 2023/11/29