25. urteunerreneko Julene Azpeitia sari banaketa egin zen atzo

2012/11/30

Arratseko 16:00etatik 19:00ak bitartean irakurketa publikoa egin zen Oxfrod artetoan. Atzo bertatik, Julene Azpeitia sariketaren inguruko informazioa eta ipuinak bilduta ikus daitzeke.

 

Atzo, azaroak 29, arratsaldeko 19:00etatik aurrera banatu ziren aurtengo Julene Azpeitia lehiaketako sariak. Aurtengoan, Karmele Mitxelena Etxebesterentzat izan da lehen saria Begiratzen ahaztuta ipuinari esker. Bigarren saria, berriz, Asier Osinalde Vidalentzat izan da Two typicla irish guys in a tavern ipuinarekin.

Atzokoan, Julene Azpeitia sariketaren 25. edizioaren sari banaketa izan eta horixe bera gogoratu eta ospatzeko, 16:00etatik aurrera, 25. urteurrena ospatzeko, urte hauetan guztietan sarituak izan diren ipuinen irakurketa publikoa egin zen. Bertan, herriko ikasleek zein bestelako herritarrek hartu zuten parte.

 

Sari banaketaren ondoren, Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poesia emanaldi musikatuaz gozatzeko aukera ere izan zen.

Atzoko egunaren argazkiak ikusteko klikatu hemen.

 

Webgunean atal berezia

25. edizioa ospatzearekin bat, Julene Azpeitia literatura lehiaketaren inguruko atal berri bat ere sortu dugu webgune honetan bertan. Atal horretan, 25 urte hauetan sarituak izan diren ipuinak aurkitu daitezke formatu ezberdinetan, alde batetik. Bestetik, berriz, sariketaren inguruko argazkiak, eta Julene Azpeitia bereren inguruko biografia ere aurki daitezke. Horretaz gain, agortuta zegoen, Ehun urte mugan ikerketa liburua digitalizatu eta nahi duenaren eskura dago.