85 urte igaro dira tropa frankistak Zumaian sartu zirenetik

2021/09/21

Urtemuga honen harira Zumaiako Udalak gogoan hartu nahi ditu frankismoagatik erbesteratuak, errepresaliatuak eta erailak izan ziren guztiak.

85 urte bete dira gaur, irailak 21, tropa frankistak Zumaian sartu zirenetik. Urtemuga honen harira Zumaiako Udalak gogoan hartu nahi ditu erregimen frankista pairatu zuten guztien memoria. Halaber, 1936ko altxamendua eta erregimen frankista diktatoriala salatzen ditu.

Horrekin batera, egia, justizia eta erreparazioa eskatu nahi du frankismoaren biktimentzat, eta etorkizunera begira, memoriaren eta bizikidetzaren aldeko konpromisoa berretsi.