'Itzalpeko Emakumeak' erakusketa martxoaren 4an irekiko da
XX. mendean errepresioa eta jazarpena jasan zituzten emakumeak dira erakusketako protagonista, eta martxoaren 4tik 26ra bitartean ikusi ahal izango da Oxford aretoan. Martxoaren 4an inauguratuko dute espazioa, eta, jarraian, bisita gidatua eskainiko da.
Itzalpeko emakumeak erakusketaren helburua da XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak ezagutarazi eta omentzea. Bi urte hauetan hainbat herritan egon da ikusgai, eta martxoan Zumaiara itzuliko da. Martxoaren 4tik 26ra egongo da ikusgai, Alondegiko Oxford aretoan.
Antolatzaileek aukera aprobetxatu dute erakusketa osatu eta Zumaiako emakume aitzindariei aitortza egiteko, eta hasierako erakusketa Zumaiara moldatu dute. Horretarako, Zumaiako emakume aitzindarien izenak eta historia jasotzeko lanetan aritu dira Zumaiako Udala eta Erkibe kultur elkartea. Horiek horrela, erakusketaren barruan Zumaiako emakume aitzindarien txoko berezia sortu dute.
Bigarren Errepublikaren etorrerak aurrerapen handiak ekarri zituen emakumeentzat. Baina 1936ko uztailaren 18an Francoren estatu kolpearekin eta ondorengo gerrarekin atzerakada handia pairatu zuten emakumeek, eta Bigarren Errepublikaren aurreko egoerara itzuli ziren, ordura arte emakumeek erabakitzeko zuten ahalmena desagerraraziz. Gerraren eta diktaduraren ondorioz, etxeko zulora sartu behar izan zuten emakume gehienek. Horien guztien artean, badira euren esparruan aitzindariak izan zirenak, ‘abangoardia’ izan zirenak, euren ideia politiko eta sozialekin erabat konprometitu ziren emakumeak; hau da, botere egiturek inoiz menpekotzat hartu ezin izan zituzten emakumeak. Zumaian baditugu adibide batzuk, hala nola, Balendiñe Albizu, Elbira Zipitria, Maria Dolores Arana, Julene Azpeitia edota Inaxi Etxabe.
Horiek eta gehiagoren bizitzak eta ekarpenak errekonozitzen ditu Itzalpeko emakumeak erakusketak. Martxoaren 4tik 26ra bitartean bisitatu ahal izango da espazioa, Zumaiako Oxford aretoan. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta, asteburu eta jai-egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bitartean. Gainera, herritarrek bisita gidatura joateko aukera izango dute.
Irekiera ekitaldia eta bisita gidatuak
Irekiera ekitaldia martxoaren 4an (larunbata) izango da, 12:00etatik aurrera. Ekitaldiaren ondotik, bisita gidatua egingo da. Parte hartzeko ez da aurrez izenik eman beharko.
Ondoren, beste bi bisita gidatu izango dira: lehena martxoaren 11an (larunbata), 12:00etan; bigarren saioa martxoaren 15ean (asteazkena) izango da, 18:30ean. Bi saio horietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izen ematea. Horretarako, martxoaren 6tik aurrera kulturetxea@zumaia.eus e-mailera mezua bidali beharko da.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Olarro Egunerako dena prest: programa ikusgai eta herri bazkariko txartelak salgai 2025/09/03
Berdintasuna
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Emakumeon* Etxea ere ikasturte berriari ekiteko prest 2025/09/09
Memoria
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Frankismo garaiko bizipenak eta eskubide urraketak kontatzera deitu dituzte herritarrak 2025/10/07
- Memoriaren Bulegoa zabalduko dute, 1959-1978 aldiko eskubide urraketak aztertzeko 2025/10/01
Oroimena
- 1936ko gerran hildako Inazio Lopetegi Oliden oikiarra omentzeko ekitaldia izango da larunbat honetan 2023/02/21
- XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten Zumaiako emakumeen izen bila ari dira, 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa osatzeko 2022/10/18
- 1937an frankistek kanporatutako herritarren omenez jarritako monolitoa eraberrituko dute 2022/06/17



