Abuztuan ordutegi berezia izango du TAO bulegoak
Astelehenetik ostiralera egunero izango da zabalik TAO bulegoa. Zalantzak argitzeko nahiz txartel berria eskuratzeko jo dezakete herritarrek bertara.
Abuztuarekin batera, ordutegi berria izango du Kantaurin kokatutako TAO bulegoak. Astelehen, astearte eta ostiraletan goizez zabalduko dute, 08:00etatik 15:00etara; astearte eta ostegunetan, berriz, goiz eta arratsaldez, 09:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.
Txartel berria behar duten herritarrek (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) nahiz TAOren inguruko zalantzak argitu nahi dituztenek jo dezakete TAO bulegora.



