ALDAKETAK HAUTESLEKUEETAN: zumaiarrek Aitzuri frontoian eta Alondegia kultur etxean eman beharko dute botoa uztailaren 23an

2023/07/11

Era berean, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du zozketa.zumaia.eus webgunea martxan dagoela, eta zumaiarrek hauteskunde-mahaietan parte hartu behar duten egiaztatu dezaketela. Izan ere, desenkusak onartu ahala, erreserban dauden pertsonak titular bihurtuko dira.

Uztailaren 23an izango dira Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak. Antolaketa eta irisgarritasuna hobetze aldera, hauteslekuetan aldaketak egingo ditu Udalak. Horiek horrela, zumaiarrek hautesleku berrietan eman beharko dute botoa. Orain arte botoa Gizarte Zentroan (Hogarrean) eman dutenek Alondegia kultur etxera joan beharko dute; Herri Eskolako hauteslekua, berriz, Aitzuri frontoira lekualdatuko da.

Egiaztatu uztailaren 23an hauteskunde-mahaian egon beharko duzun

Zumaian hamaika hauteskunde-mahai daude, eta mahai bakoitzean hiru titular (presidentea, eta bi bokal), eta kargu bakoitzeko bi ordezko izendatzen dira. Hori horrela, hasiera batean, guztira 99 pertsonak jaso zuten jakinarazpena. Desenkusak onartzen badira, erreserbako pertsonetara joko da.

Horrenbestez, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du zozketa.zumaia.eus webgunea martxan dagoela, eta, bertan, hauteskunde-mahaietan parte hartu behar duten egiaztatu dezaketela zumaiarrek. Webgunea eguneratzen ari da, beraz, erreserban zeuden zumaiarrei Udalak gomendatzen die noizbehinka webgunean kontsulta egin dezatela, titularren desenkusak onartu ahala erreserban dauden pertsonak titular bihurtuko baitira.

zozketa.zumaia.eus

HAUTESLEKU.BERRIAK_page-0001.jpg