Alkoholaren inguruko galdetegia jarri du martxan Zumaiako Prebentzio Mahaiak

2019/05/31

Aipatu inkesta 30-55 urte bitarteko lagunei dago zuzendua eta helburu du alkoholaren inguruan ditugun ohitura eta jarreren berri jasotzea. Hala nahi duenak, ekainaren 1etik 30era bitartean bete ahal izango du galdetegia udal webgunean edota Alondegian, kiroldegian, Brankan, turismo bulegoan eta osasun zentroan, besteak beste.

Gaur egun Zumaiako Udalak osatuta du prebentzio mahaia, non, haur, nerabe, gazte eta familiako kideekin harremana duten herriko eragileek hartzen duten parte (eskolak, osasun zerbitzua, Udaleko sail desberdinak…).

Prebentzio mahaiaren helburua da, hain zuzen, herri mailan prebentzio arloa indartzea edota arlo horretan landu daitezkeen gaiak aztertu, baloratu eta proposatzea. Eta hain zuzen helburu horrekin abian jarri berri du alkoholaren inguruko galdetegia, edari alkoholikoen inguruan ditugun herri mailan dauden ohitura eta jarreren berri jasotzeko.

Inkesta hori 30-55 urte bitarteko lagunei dago zuzendua eta ekainaren 1etik 30era bitartean osatu ahal izango da udal webgunean edota  Alondegian, kiroldegian, Brankan, turismo bulegoan eta osasun zentroan, besteak beste.

Galdetegia guztiz anonimoa izango da eta behin epea amaitzean, jasotako emaitzak publiko egingo ditu Udalak, baita horien azterketatik ateratako ondorio, iradokizun edota proposamenak ere.

Amaitzeko Udalak herritarrei dei egiten die zumaiarrei galdetegia bete dezaten, guztien artean prebentzioaren alde urratsak ematen jarraitzeko eta gogorarazten du, prebentzio mahaia irekia dela eta herritar ororentzat dagoela zabalik.

Bete inkesta hemen