Arduraz jokatzeko deia egin die Udalak herritarrei, Covid19ak sortutako egoeraren aurrean

2020/03/13
Osasun Sailak hartutako neurriak kontutan hartuta, herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen die Udalak, eta gomendio zerrenda bat osatu du.

Eusko Jaurlaritzaren aginduz eskolak itxi diren honetan, Zumaiako Udalak koherentziaz eta arduraz jokatzeko erabakia hartu du, eta beraz, eskolak itxita dauden bitartean udal eraikin gehienak ixteko erabakia hartu du. Krisi honen aurrean, herritarrei ere arduraz jokatzeko deia egin die Udalak.

Zumaiako Udalaren gomendioak koronabirusa prebenitzeko:

  • Jende multzoak saihestea (parkeetan, denda eta tabernetan, aisialdi guneetan...) eta ahal den denbora gehien etxean pasatzea

  • Eremu itxietan ere jende pilaketak saihestea

  • Antolatuta dauden ekimen eta ekitaldiak bertan behera uztea (kontzertuak eta bestelako kultur eta kirol ekitaldiak, hitzaldiak...)

  • Denda eta tabernetan distantziak mantentzeko neurriak hartzea eta bestelako aukerak aztertzea

  • Erosketak egitean arduraz jokatzea (jakien eta premiazko gaien hornidura ez dago arriskuan)

  • Ahal den neurrian, bidaiak saihestea

  • Kasu egitea, uneoro, Osasun Saileko arduradunek eta Eusko Jaurlaritzak zabaltzen dituzten gomendio eta aginduei, hala nola: eskuak sarri garbitzea, sintomak dituzten pertsonekiko distantzia bermatzea, zentro soziosanitarioetan dauden adineko pertsonei egindako bisitak murriztea...

Osakidetzako Osasun Kontseiluaren telefonoa: 900 20 30 50