Asteazkenean, hilak 14, Berdintasun Foroa

2015/01/12

Berdintasun Foroak bere ohiko jarduerari ekingo dio Gabonen ostean, eta asteazkenean 18:00etan Alondegian bilduko da.

 

Bilerak irekiak izan ohi dira, eta interesa duen orok har dezake partenull bertan. Oraingo bileran, besteak beste, onartu berri den II. Berdintasun Planaren zabalkundea nola egin izango dute hizketagai. Horretaz gain, oraindik denbora badago ere, Martxoaren 8aren harira egin nahi denaz ere arituko dira. 

 

Izen emateko azken aukera

Gaur da azken aukera izena emateko. Bihar emango zaio hasiera  Jabetze Eskolak antolatutako 'Autoconocimiento paranull el cambio: autoestima y empoderamiento' ikastaroa (gazteleraz), Pepa Bojo psikologoak zuzenduta. Ikastaroa urtarrilaren 13, 20, 27 eta martxoaren 3, 10 eta 17an izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartean Brankan. 10 euro ordaindu beharko dute parte hartu nahi dutenek. 

Izena Berdintasun sailean eman behar da: berdintasuna@zumaia.eus edota 943 861056 telefonoan.