Astelehenean hasiko dituzte Alondegia eraberritzeko lanak

2009/09/11

Exekuzio horren helburua Alondegi zaharra eraberritu eta Kultur Etxea eta udal liburutegia bertan kokatzea da. Lan horiek direla eta, pasabideetan hainbat aldaketa izango direla jakitera eman du Udalak.

 

Astelehenean, hilak 14, hasiko dituzte Alondegia eraberritzeko lanak. Exekuzio honen helburuak Alondegi zaharra eraberritu eta Kultur Etxea eta udal liburutegia bertan kokatzea izango dira. Atzo, osteguna, egin zen ezohiko udalbatzarrean eman zitzaion obra kontratuari behin-betiko onarpena.

Lan horiek direla eta, pasabideetan hainbat aldaketa izango direla jakitera eman du Udalak. Hala, Erribera kalearen zati bat itxita egongo da oinezko zein ibilgailuentzako. Eraikinaren luzeraraino egongo da itxita kalea eta komertzioen karga eta deskargarako Angeles Sorazutik izango dute sarbidea ibilgailuek.

Ildo beretik, itxita egongo dira Mari kaletik Erribera kalera jaisteko eskailerak ere. Aldaketek sortu ditzaketen eragozpenen berri eman edo argibide gehiago jaso nahi dituenak udaletxeko ateak irekita izango dituela gogoratu du Udalak.

12 hilabete

Aurreikuspenen arabera, 12 hilabete iraungo dute Alondegiko eraberritze eta egokitze lanek eta udal liburutegiaz gain, Udaleko Kultura Saileko bulegoak, erakusketa gela bat eta ikasteko areto zabal bat izango ditu eraikin berriak. Ia 3 milioi euroko aurrekontua du proiektuak.

Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.