Atzo banatu ziren Julene Azpeitia lehiaketako sariak

2010/12/03

Mikel Zubeldia (lehen saria), Inaxio Lopez de Arana (bigarren saria) eta Asier Arakistain (zumaiar onenaren saria) izan ziren saria jasotzen. Euskaren Astearen barruan antolatutako hainbat ekitaldi izango dira asteburuan Azken uneko aldaketak izan dira egitarauan).

 

Zumaiako Udalak antolatzen duen Julene Azpeitia XXIII. ipuin lehiaketako sari banaketa egitaldia egin zen atzo, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. Euskararen Asteari hasiera eman zioten ekimen horrekin. Datozen egunotako ere Zumaian hainbat egimen egingo dira, baina azken unean aldaketa batzuk egin behar izan dira egitarauan. Imanol Azkue, Uxue Alberdi eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak erabakita Mikel Zubeldiaren Salomon Weingarte ipuina izan da aurtengo onena. Zubeldiak saria jasotzerakoan azaldu zuenez, "oporretan ikusitako gertaera batetik sortu zitzaidan ideia". Berak idatzitako ipuinik "gustukoena" zela ere aipatu zuen. Kutxak emandako 3.000 euroko saria jaso zuen. 

 

Julene Azpeitia_ Mikel Zubeldi

                                                                                   Mikel Zubeldia atzo saria jasotzen.

 

Bigarren saria, hori ere Kutxak emandako 1.500 euroko saria, Inaxio Lopez de Aranarentzat izan da Atxitxaren (h)ilobia izeneko lanarengatik. Gaurkotasun handia du ipuin honek. Protagonistak familia biologikoa baztertu du eta beste batekin ordeztu du. Historiak ekarria dauka hausnarketara egiten duen gonbidapenagatik. Istorio ausarta da, samurra  baina une gordinak baztertu gabe.

 

Julene azpeitia_ Inaxio Lopez de Arana

                                               Inaxio Lopez de Arana saria jasotzen.

Azkenik, Zumaiako onenaren saria, Zumaiako Udalak emandako 1.000 euroko saria, Asier Arakistainen Ahotsak lanarentzat izan da. Zumaian gertatzen den istorioa da, Ahotsak proiektutik ateratako pasarte bat du abiapuntu eta hortik aurrera eguneroko gertaerak literaturara ekartzen ditu zorroztasunez. Erritmoa eta tonua oso ondo mantentzen ditu amaiera harrigarrira iritsi arte. Arakistainek saria eskaini zuen: "gure herrian euskararen alde lanean ari direnei eskaintzet diet, eta bereziki lanean jardun baian gaur egun gure artean ez den Bañati eskaini nahi diot", azaldu zuen.

Sari banaketaren ostean, Euskarazetamol antzezlana ikusteko aukera izan zen.

 

Julene Azpeitia_  Imanol Arakistain     Asier Arakistain izanda aurten zumaiar onenaren saria jaso duena.