Bainua debekatuta Santiago hondartzan eta errioan
Zumaiako Santiago hondartzan eta errioan bainua debekatu du Osasun Sailak, araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik.
Osasun Sailak egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Santiago hondartzako uretan E. coli bakteriaren onartutako muga gainditu da. Beraz, Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira uraren kalitatea hobetu bitartean, hondartzan bertan zein errioan.
Ostegunean beste lagin baten emaitzen berri izango du Osasun Sailak, eta emaitzaren zain egon beharko da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez jakiteko.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Bandera horia Santiago hondartzan 2024/07/05
- Santiago hondartzan EZ BAINATZEKO GOMENDIOA eman du Osasun Sailak, urak kalitate-irizpideak betetzen ez dituelako 2024/07/04
- Portutxiki kantina kudeatzeko lizitaziorako premiazko deialdi berria zabalik, ekainaren 28ra arte 2024/06/24