Bainua hartzea BAIMENDUTA Itzurun eta Santiago hondartzetan
Azken analisien emaitzek adierazten dutenez uraren kalitatea normaltasun egoerara bueltatu da, eta bainua hartzea baimentzen da.
Osasun Sailak egindako azken azterketaren arabera, Itzurun eta Santiago hondartzen ur-eremuaren kalitatea bainatzeko modukoa da. Horren ondorioz, kendu egin da bainatzeko debekua, eta herritarrak dagoeneko lasai bainatu daitezke Zumaiako uretan.
Osasun Sailak uraren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketan ikusi zen bi hondartzetako ura e.coli bakteriarekin kutsatuta egon zitekeela, eta egoera aztertu bitartean, debekatuta egon da bainua.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Bandera horia Santiago hondartzan 2024/07/05
- Santiago hondartzan EZ BAINATZEKO GOMENDIOA eman du Osasun Sailak, urak kalitate-irizpideak betetzen ez dituelako 2024/07/04
- Portutxiki kantina kudeatzeko lizitaziorako premiazko deialdi berria zabalik, ekainaren 28ra arte 2024/06/24
- Bihar (ekainak 15) hasiko dira hondartza denboraldia eta TAOren udako aldia 2024/06/14