Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak
Azaroaren 12an, igandean, izango da Behobia-Donostia lasterketa. Herritarrek kiroldegian eman dezakete bertara joateko autobusean izena, 5 euroren truke. Autobusan joateko bidea bakarrik egingo du; norberak bere kasa egin beharko du herrira buelta.
Zumaiako Udalak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du beste urtez batez. Irteera goizeko 07:30ean izango da, Txomin Agirre kaiko autobus geltokian. Itzulera norberak bere kabuz egin beharko du
5 euro balio ditu autobuseko joaneko txartelak, eta izen-ematea eta ordainketa kiroldegian egin beharko dute lasterketara joan nahi dutenek.
> Lasterketaren inguruko informazioa
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
- Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta 2024/06/04
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03