Bihar izango da Emakumeen Eguneko kartel lehiaketan parte hartzeko azken eguna
Otsailaren hasieran jarri zuen abian Udalaren Berdintasun Sailak martxoaren 8an izan ohi den Emakumeen Eguna iragartzeko proposamenak jasotzeko kartel lehiaketa. Bihar, otsailak 20, izango da lanak aurkezteko azken eguna.
OINARRIAK:
-Gaia eta karteleko testua: ”Martxoak 8- Emakumearen Nazioarteko Eguna. Zumaia 2015”.
-Zumaiarrei dago zuzendua, bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
-Teknika eta neurria: marrazkia(digital
eran aurkeztuak ere ontzat ematen dira). Din A3 neurria(297x420mm).
-Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
-Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia Kultur Etxean, otsailaren 20ra arte.
-Epaimahaia Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak osatuko du eta saria 200 eurokoa da, Zumartian txartelen bidez. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Emakumearen asteko egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
-Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Forondan, eta irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunetan zehar jasotzeko aukera izango da.



