Bihar merkatari eta ostalariekin bilduko da Udala hondakinen bilketa sistemaz hitz egiteko

2012/05/21

Udal Gobernuko kideekin batera, Hernaniko tabernari bat izango da bileran herritarren kezka eta zalantzei erantzuteko.

 

Hondakinen arazoa azaldu eta gaikako bilketaren inguruko azalpenak emateko Udala egiten ari den azken bilera izango da bihar, hilak 22, 19:00etan Alondegian. Azken bilera informatiboa tabernari, ostalari eta merkatariei zuzendua izango da. Udal Gobernuak orain arteko bileretan egin duen bezala gaur egungo Zumaiako eta Gipuzkoako egoera zein den azalduko du, eta horri buelta emateko aukera zein den azalduko du. Hau da, gaika biltzeko atez ateko sistemaren inguruko azalpenak ere emango ditu. Zalantza eta kezkak argitzeko Hernaniko tabernari bat izango da bileran.

 

Usurbilera irteera

Ekainaren 2rako, goiz irteera antolatu du Zumaiako Udalak Usurbilera. Irteera horren helburua herritarrek atez ateko sistema bilketa bertatik bertara ezagutzea da. Autobusa doan izango da, baina izena eman beharko da turismo bulegoan edo udaletxean.

Klikatu hemen informazio gehiagorako.