Dena prest Olarro Egunerako

2014/09/19

Datorren larunbatean, hilak 20, ospatuko da aurtengo Olarro Eguna. Egun osoan izango da aukera Olarroa dastatu eta festaz gozatzeko.

Irailak 19, ostirala

19:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarro sukaldaritza erakustaldia.
22:00etan “Kresala” dantza ikuskizuna, Getariako Gure Txeru taldearen eskutik.

Irailak 20, larunbata

Goiz partean X. argazki rallya (oinarriak ikusteko klikatu hemen). Izen-ematea turismo bulegoan, 08:30etik 09:30era.
09:00etan diana txistulariekin.
11:00etan, koadrilen arteko batel-estropada (oinarriak ikusteko klikatu hemen), Olarro Eguneko VIII. Bandera, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. Gaztetxoenekin hasita, itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga.
09:30etik 13:00etara, sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: Lehiaketa Gastronomikoa, herriko elkarte eta koadrilen artean (oinarriak ikusteko klikatu hemen).
10:30etik 14:30era, Eusebio Gurrutxaga plazan, elikagaien azoka.
11:00etatik 13:00etara, Algorri Ezagutza Etxean 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak.
11:00etatik 13:30era, Gernika parkean haur eta gaztetxoentzat jolasak (zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea…) eta kukaina Arranplan, Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
11:00etatik 14:00etara, atea zabalik Kofradian, arrainen benta aretoa ikusteko.
11:15ean, hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
12:00etan, Beheko Plaza eta Lastreseko abesbatzen saioa herrian zehar.
E. Gurrutxaga plazan, Goiz partean, olagarro zopa eta brotxetak txosnan.
14:30ean, herri bazkaria, Eusebio Gurrutxaga plazan.
17:00etatik 20:00etara, atea zabalik Kofradian, arrainen benta aretoa ikusteko.
18:00etatik aurrera, txosnetan olagarro-brotxetak eta edariak.
19:00etan, E. Gurrutxaga plazan, Olarro Eguneko VIII. Bandera emango da.
Jarraian, Astindu Dantza Taldearen ikuskizuna Eusebio Gurrutxaga plazan.
22:30etik aurrera, Tiktara taldea, Kofradian.