EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Zumaian, gehiengo osoarekin
Hamar zinegotzi izango ditu EH Bilduk udalbatzan. EAJk sei zinegotzi lortu ditu, eta PSE-EEk bat. Foru hauteskudeetan ere EH Bildu izan da lehenengo indarra.
EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Zumaian. Gehiengo osoa lortu du berriro, botoen %54,42rekin (2.641 boto). EAJk, berriz, botoen %32,5 jaso du (1.577 boto), eta PSE-EEk %10,28 (499 boto). Horiek horrela, hiru alderdi horien ordezkariekin osatuko da udalbatza: EH Bilduk hamar zinegotzi izango ditu, EAJk sei, eta PSE-EEk bat. Horrenbestez, Iñaki Ostolaza izango da Zumaiako alkatea 2023-2026 agintaldian ere. Ekainaren 17an (larunbata) izango da udalabtza berria osatzeko osoko bilkura.
Guztira 4.915 pertsonek eman dute botoa, eta abstentzioa.
Irudia: UKT
Foru hauteskundeak
Foru hauteskundeetan ere EH Bildu izan da garaile, botoen %48,16rekin (2.337 boto). EAJk botoen %34.58a eskuratu du (1.678 boto), eta PSE-EEk %9,87 (2.479 boto).
Albiste erlazionatuak
Hauteskundeak
- EH Bilduk irabazi ditu Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak Zumaian 2024/06/10
- Egiaztatu ekainaren 9an hauteskunde-mahaian egon beharko duzun 2024/05/13
- Europar Parlamenturako hauteskunde-zerrendak jendaurreko agerraldian izango dira apirilaren 22tik 29ra 2024/04/22
- EH Bilduk irabazi ditu EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak Zumaian 2024/04/22