Eskualdeko eragileek eskura dute 'Berrabiarazi' proiektua
Urola Kostako Udal Elkarteak bideratu eta sustatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako ekimena da 'Berrabiarazi'.
Ukaezina da covid-19ak sortutako osasun larrialdiak eragindako krisi-egoera. Agerian geratu dira ziurgabetasun testuinguruaren hainbat albo-kalte eta ondorioak epe ertain eta luzera begira ere antzemango dira. Jakina, gure eskualdearen jardun ekonomikoan eta enpresa ehunean ere eragin zuzena izango dute.
Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Departamentuak, lurraldeko hainbat eragilerekin lankidetzan, krisi-egoeraren eragina minimizatzeko eta ekonomia eta enplegua berpizteko lanean ari den sare bat sortu du, azken batean, enpresek beren jarduera berreskura dezaten.
Urola Kostako Udal Elkarteak beregain hartu du eskualde mailako bitartekaritza- egitekoa. Hala, koronabirusari aurre egiteko dirulaguntzen eta baliabideen berri ematen ari da eskualdeko sektore sozioekonomikoei bideratutako aholkularitza zerbitzuaren bitartez.
BERRABIARAZI: auto hausnarketarako tresna
Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Urola Kostako Udal Elkarteak gidatuta, eskualde osoko enpresa, negozio eta eragile ekonomikoentzat eskuragarri daude auto- hausnarketarako bi tresna.
Urola Kostako Udal Elkarteko Garapen Agentziako teknikariek hilabeteak daramatzate larrialdi testuinguruan laguntza eskaintzen eskualdeko enpresei, langileei eta profesional autonomoei. Erreminta honen bitartez, kolektibo horientzat funtsezkoak diren jarduerak identifikatu eta epe laburrean dituzten erronkei buruzko hausnarketan laguntzen diete. Era berean, lurralde osoan identifikatutako beharrak kontuan hartzeko aukera ematen du hausnarketarako tresna berritzaileak.
Tresnaren helburua da enpresei epe laburreko funtsezko elementuei buruzko gogoeta egiten laguntzea.
ETORKIZUNEAN pentsatzeak ORAINEAN jardutea eskatzen du, horregatik, tresna honek enpresa-jarduerak garatu beharreko gaitasunei buruzko hausnarketa-lana bilatzen du, eta, horrela, lurralde osoari identifikatutako beharrak kontuan hartzeko aukera ematen dio.
Tresnaren helburua da enpresei epe ertainean funtsezko elementuei buruzko gogoeta egiten laguntzea da, funtsean, enpresaren egungo egoeraren eta etorkizuneko erronken kontzientzia hartzeko.
2020ko azaroaz geroztik, Garapen Agentziako teknikariak buru-belarri dabiltza eskualdeko enpresa eta autonomoen zerbitzura unean uneko diagnostikoak nahiz hausnarketa estrategikoak bideratzen.
Argibideak eta izen-ematea
Garapen Agentziako teknikariak zuzenean jarriko dira harremanetan Udal Elkarteko informazio zerbitzura harpidetutako enpresa eta autonomoekin. Edozein kasutan, diagnostikorako tresna erabiltzeko interesa duen edonork har dezake hitzordua.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
- enpresa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808
Albiste erlazionatuak
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07