Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan
Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten zaintzaileei zuzendutako sentsibilizazio jardunaldia egingo dute abenduaren 18an; eta, dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei, zaintzaren inguruko sentsibilizazio jardunaldia, abenduaren 19an.
Urola Kostako Udal Elkarteak Zaindu Urola Kosta ekimena jarri zuen martxan 2022an, eskualdeko hainbat eragileekin batera, zaintzaren inguruan ekimen desberdinak lantzeko. Helburua da zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea.
Horren baitan, abenduan doako bi jardunaldi egingo dira, modu praktikoan biak, eta hausnarketarako bidea irekiko duten metodologiak erabiliko dira, bakoitzak, bere lekutik, dependentzia duten pertsonen balio eta eskubideak ezagutzeko, errespetatzeko, eta, azken batean, kalitatezko zaintza lortzeko.
Jardunaldien helburua izango da kontzientzia etikoa sustatzea, parte-hartzaileei pertsonen zaintzak duen garrantzia ulertarazten eta eguneroko lanean erabaki etikoak hartzearen garrantzia ikustarazten: familia zein zaintzaileen arteko mugak, harremanak, laneko ohiturak, tratua… Dinamika eta adibide praktiko bidez, dependentzia duten pertsonekiko enpatia landuko da, beharrak, ardurak edota desioak errekonozituz.
Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten herritarrei zuzenduriko jardunaldia
-
Noiz: 2023/12/18
-
Ordutegia: 16:00 - 18:30
-
Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
-
Nork eskainia: Eulen Servicios Sociosanitarios
Dependentzia egoeran dauden pertsonen familiei zuzenduriko jardunaldia
-
Noiz: 2023/12/19
-
Ordutegia: 16:00 - 18:30
-
Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
-
Nork eskainia: Eulen Servicios Sociosanitarios
Izen ematea
Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta interesdunek Urola Kostako Udal Elkartera deitu (943890808) edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar dute.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:
Urola Kostako Udal Elkartea
Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
● Tel. 943890808
● lanpoltsa@urolakosta.eus
Albiste erlazionatuak
Zaintza
- Gai zehatzei begira jarriko dira 'Zumaian zaintza zaintzen' prozesuaren hurrengo fasean 2024/03/05
- Utopien Herri Birak geldialdia egingo du Zumaian datorren astelehenean 2024/02/15
- Urtarrilaren 31n hasiko da ‘Zaindu Urola Kosta’ prestakuntza programaren teleformazioa 2024/01/16
- 'Eskura' udal aldizkariaren azken alea webgunean ere irakurgai 2024/01/11
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
- Zabalik dago 'Zaindu Urola Kosta' zaintza lanen arloko prestakuntza ekimenean izena emateko epea 2023/09/07