Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian
Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten zaintzaileei zuzendutako jardunaldia maiatzaren 22an izango da eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzendutakoa, aldiz, hilaren 23an. Jardunaldiak doakoak, dinamikoak eta praktikoak izango dira eta helburu dute zaintza sektorearekiko kontzientzia indartzea eta hausnarketa bultzatzea.
Dagoeneko bi urte pasa dira Urola Kostako Udal Elkarteak ‘Zaindu Urola Kosta’ ekimena martxan jarri zuenetik, eskualdeko hainbat eragileekin batera, zaintzaren inguruan ekimen desberdinak lantzeko. Ekimena “Elkar-EKIN Lanean” proiektua, Enplegagarritasun eta Aktibazio Inklusiboko Estrategia, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduta dago.
Horren baitan, ikastaro eta jardunaldi desberdinak antolatu ditu Udal Elkarteak, guztiak zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea helburu hartuta. Bide horri helduta, maiatzean, zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten zaintzaileei eta dependentzia egoeran dauden pertsonen sendikoei zuzendutako sentsibilizazio jardunaldiei helduko zaie berriro, besteak beste kontzientzia etikoa sustatu, pertsonen zaintzak duen garrantzia ulertarazi eta eguneroko lanean erabaki etikoak hartzearen garrantzia ikusarazteko: familia zein zaintzaileen arteko mugak, harremanak, laneko ohiturak, tratua…
Jardunaldiak maiatzaren 22an eta 23an egingo dira. Doakoak izango dira biak eta modu praktikoan burutuko dira, hausnarketarako bidea irekiko duten metodologiak erabiliz, bakoitzak, bere lekutik, dependentzia duten pertsonen balio eta eskubideak ezagutzeko, errespetatzeko, eta, azken batean, kalitatezko zaintza lortzeko. Hala, dinamika eta adibide praktiko bidez, dependentzia duten pertsonekiko enpatia landuko da, beharrak, ardurak edota desioak aitortuz.
Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten herritarrei zuzenduriko jardunaldia
-
Noiz: 2024/05/22
-
Ordutegia: 16:30 - 19:00
-
Non: Hogarra, bigarrengo solairuan (Eusebio Gurrutxaga plaza, 20750 Zumaia)
-
Nork eskainia: Eneritz Acedo, Gizarte Langilea
Dependentzia egoeran dauden pertsonen familiei zuzenduriko jardunaldia
-
Noiz: 2024/05/23
-
Ordutegia: 16:30 - 19:00
-
Non: Hogarra, bigarrengo solairuan (Eusebio Gurrutxaga plaza, 20750 Zumaia)
-
Nork eskainia: Eneritz Acedo, Gizarte Langilea
Izen-ematea
Izen-ematea dagoeneko zabalik dago.
-
Aurrez aurre: Udal Elkarteko egoitza nagusian (8:00 – 14:00)
-
Telefonoz: 943890808
-
Emailez: lanpoltsa@urolakosta.eus
-
www.urolakosta.eus webgunean
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko
Urola Kostako Udal Elkartea
Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
● Tel. 943890808
● lanpoltsa@urolakosta.eus
Albiste erlazionatuak
Zaintza
Urola Kostako Udal elkartea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
Gizarte Zerbitzuak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



