Eskuz binakako txapelketa profesionaleko partidarako sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai internet bidez
Urtarrilaren 12an, igandean, jokatuko da pilota partida. Sarrerak bihartik aurrera erosi ahal izango dira internet bidez, 10:00etatik aurrera. Egunean bertan Aitzuri pilotalekuko lehiatilan egongo dira eskuragarri.
Agirre-Eskiroz eta Arteaga II-Urretabizkaia bikoteen arteko norgehiagokak emango dio hasiera pilota jaialdiari, arratsaldeko 17:00etan Aitzuri pilotalekuan. Horren ostean jokatuko dute eskuz binakako txapelketa profesionaleko partida, Olaizola II-Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI-Mariezkurrena II bikoteek.
Sarrerak salgai
Bihartik aurrera (abenduak 12) erosi ahal izango dira sarrerak internet bidez. 10:00etatik aurrera 25 eta 30 euroren truke (eremuaren arabera) eskuratu ahal izango dira web orri honetan. 25 edo 30 euro horiei internet bidezko erosketaren kudeaketa gastuak gehituko zaizkio.
Egunean bertan Aitzuriko lehiatilan ere salgai egongo dira sarrerak, prezio berdinean (kudeaketa gasturik gabe).
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Urriaren 5ean izango da aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa 2025/03/03
- Kirol instalazioetan hobekuntza eta berrikuntza gehiago egin ditu Udalak 2024/11/26