Gaur (asteartea) egingo da parte-hartzean oinarritutako aurrekontuen aurreneko bilera

2009/10/06

Parolaldea, Larretxo, San Telmo eta Ardantzabideko bizilagunei zuzenduta egongo da. 19:00etan hasiko da eta udaletxean bertan egingo da. Iazko prozesuan parte hartu zuten herritarrei gutuna bidali die Udalak egin zituzten proposamenenen erantzun gisa.

 

Zumaiako Udalak datorren urteko aurrekontuak modu parte hartzailean lantzeko erabakia hartu du bigarren urtez jarraian. Gaur (urriak 6, asteartea) egingo da aurreneko bilera eta Parolaldea, Larretxo, San Telmo eta Ardantzabideko bizilagunei zuzenduta egongo da. 19:00etan hasiko da bilera eta udaletxean bertan egingo da.

Gaurko saioaren ondoren, ostegunean emango zaio jarraipena prozesuari. Izan ere, ostegunean bigarren bilera egingo da; kasu honetan, Odieta, San Jose, Alde Zaharra eta Erribera kaleko bizilagunen txanda izango da. Datorren astean, berriz, Basadi, Aita Mari, Alai eta Puntanoeta izango dira hizpide 13an eta 15ean, Narruondo, Artadi, Oikia, Estazioa eta Jadarreko bizilagunei tokatuko zaie.

Auzokako bilera horien ondoren, arlokako bilerak egingo dira.


Iazko parte-hartzaileei gutuna

 

Aurreko urteko prozesuan parte hartu zuten herritarrei gutuna bidali die Udalak egin zituzten proposamenen erantzunak izan ditzaten. Datozen egunotan jasoko dituzte eskutitzak etxean. 80 pertsona inguruk parte hartu zuten aurreko urteko prozesuan eta guztien artean, 140 bat proposamen jaso ziren. Horietatik, zenbait lehenetsi ziren guztien artean eta beharren zerrenda osatu bat garatu ahal izan zen.

Lehenetsitako beharren zerrenda horretatik, ia erdiak jada egiten hasiak edo datozen hilabeteetarako egingarritzat jo ditu Udalak, proposamenen %41a, hain zuzen ere. Ildo beretik, %22’75ekoa da proposamenen zerrendatik jada eginda dauden lanen portzentajea. Egingo ez direnak, aldiz, zerrendako proposamenetatik %22,70 izango dira eta gainontzekoen kasuan, azterketa sakonagoa behar dute Udalaren ustez, %11,40koa da multzo hori. Dokumentua osorik hemen kontsultatu dezakezu.

 

Parte-hartzean oinarritutako aurrekontuen inguruko informazio gehiago hemen.