Gaur ireki da Kantauri plazako 3 etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko izen-emate epea

2019/05/08

Otsaileko ezohiko plenoan, Kantauri plazako 4. zenbakidun atarian prezio tasatuko 3 etxebizitzen zozketa arautzeko baldintzen agiria onartu zuen udalbatzak eta aipatu 3 etxebizitza horiek zozketatzeko prozedura martxan jarri da. Eskaera-ereduak behar bezala beteta Zumaiako udaletxeko bulegoan erregistratu beharko dira, 2019ko maiatzaren 8tik 22ra (egun hori barne), astelehenetik ostiralera, 7:30tatik 14:30etara.

Otsaileko ezohiko plenoan, Kantauri plazako 4. zenbakidun atarian prezio tasatuko 3 etxebizitzen zozketa arautzeko baldintzen agiria onartu zuen udalbatzak. Baldintza agiria jendaurrean jarri ondoren ez da alegaziorik aurkeztu eta aipatu 3 etxebizitza horiek zozketatzeko prozedura martxan jarri da, 2019an zozketatu ahal izateko.

Horiek horrela, Kantauri plazako 4. zenbakiko lehen solairuko A,C eta D etxebizitzak zozketatuko dira eta zozketan parte hartzeko izen-emate epea gaur zabaldu da.

Bi zozketa egitea aurreikusi da. ZOZKETA 1: Familia ugarientzako soilik (1 C etxebizitzak 96 metro karratu baitauzka); eta ZOZKETA 2: guztiei irekita dago, familia ugarientzat eta edozein bizikidetza unitateei irekita dago.

Etxebizitzen ezaugarriak

A, C eta D etxebizitzen azalerak hauek dira:

1 A azalera: 84,39 m²

1 C azalera: 96,45 m²

1 D azalera: 89,99 m²

Etxebizitza bakoitza garaje plaza batekin eta trastelekuarekin esleituko da:

1-A: Garajea 21 (18,38m²), Trastelekua 1(5,62 m²)

1-C: Garajea 39 (13,50 m²), Trastelekua 9 (12,65 m²)

1-D: Garajea 48 (16,75 m²), Trastelekua 10 (12,54 m²)

Prezioak:

ETXEBIZITZA(1-A)+ GARAJEA(21) + TRASLEKUA(1)= 238.189,47 € + BEZ (%10)

ETXEBIZITZA(1-C)+ GARAJEA(39) + TRASLEKUA(9)= 263.234,52 € + BEZ (%10)

ETXEBIZITZA(1-D)+ GARAJEA(48) + TRASTELEKUA(10) =252.755,19 € + BEZ (%10)

Prezio tasatuko etxebizitza baten onuradun izateko baldintzak

a) Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.

b) Gutxienez azken bi urteetan herrian erroldatua egotea, edo azken 10 urteetan gutxienez 5 urte Zumaian erroldatua egon izana, baina eskaera egiten den egunean ez da Zumaiako Biztanleen Udal Erroldan inskribatua egon beharrik.

c) Etxebizitza tasatuaren esleipendun guztiek, bizikidetza-unitatea osatzen duten kide guztiak halakotzat hartuta, beste etxebizitza bat ez dutelako baldintza betetzea, jabetza, osoan edo azalerakoan, edo biziarteko gozatzeko eskubide errealean; eta hori guztia, etxebizitza beharra zehazten duen erkidegoko araudian ezarritakoaren arabera.

d) Ezarritako gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak betetzea (gutxienez 25.000 €, gehienez 58.500 €) 2017ko Errenta Aitorpenren arabera.

Eskaerak aurkezteko lekua eta epea

Zozketetan parte hartzeko, interesdunek haien eskaerak nahitaez erregistratu beharko dituzte, I. eranskinean jasota dagoen eskaera-ereduari jarraikiz. Eredu horren barnean dago interesdunaren zinpeko aitorpen bat, non aitortzen duen etxebizitza tasatuaren onuradun izateko baldintzak betetzen dituela eta hori egiazta dezakeela dagozkion agiriekin. Baldintzak bete izanaren dokumentazioa behin-behineko esleipendunek bakarrik aurkeztu beharko dute.

Eskaera-ereduak (I. ERANSKINA) behar bezala beteta Zumaiako udaletxeko bulegoan erregistratuko dira, 2019ko maiatzaren 8tik 22ra (egun hori barne), astelehenetik ostiralera, 7:30tatik 14:30etara.

Informazio gehiagorako: 943 150 350 

ESKAERA ORRIA

EPEAK ETA EZAUGARRIAK

PLANOA