Gaur Zumaiako udal batzak aparkamenduaren ordenantzaren bigarren aldaketa, Zumaiako kale-izendegiaren eguneratzea eta hilerriaren funtzionamendurako araudiaren aldaketa onartu ditu, besteak beste.

2019/03/28

Nahiz eta egoiliarrak ez izan, Zumaian lan egiten zuten pertsonek, orain arte hirigunean aparkatzeko txartela eskuratzeko aukera zuten eta gaur behin behinean onartutako aldaketaren baitan, hirigunean aparkatu ordez, aurrerantzean Axular zein GKNko gune urdinetan aparkatu beharko dute. Kolunbarioa erabiltzen hasi ahal izateko onartu beharreko Zumaiako Udaleko udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudiaren aldaketaren ere onartu da behin behinean eta agerraldi publikoa bukatu ondoren, alegaziorik ezean, behin betiko egongo da onartuta eta kolunbarioa martxan jarri ahal izango du Udalak.

Gaur egin du Zumaiako Udalak ohiko udalbatza eta bertan hainbat irizpen onartu dira, gehienak hirigintza atalean. Ibilgailuen aparkamendua eta gune jakin batzuen zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arautzeko ordenantzaren bigarren aldaketa onartu da, esaterako, behin behinean. Nahiz eta egoiliarrak ez izan, Zumaian lan egiten zuten pertsonek, orain arte hirigunean aparkatzeko txartela eskuratzeko aukera zuten eta aldaketa honen baitan, hirigunean aparkatu ordez, aurrerantzean Axular zein GKNko TAO gunean aparkatu beharko dute. Zumaiarrak ez diren 200 ibilgailutik gorak aparkatzen zuten orain arte hirigunean eta Axularreko zein GKNko TAO guneetako aparkalekuen iazko erabilera baxua ikusirik, kanpotik datozen ibilgailu horiek bertara bideratzea erabaki da.

Zumaiako kale izendegia eguneratzea ere erabaki du udal batzak. Horrela, izenak ofizialki zehaztuko dira eta aurrerantzean erabilera zuzena finkatuta geratuko da.

Bestalde, kolunbarioa erabiltzen hasi ahal izateko onartu beharreko Zumaiako Udaleko udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudiaren aldaketa ere onartu da behin behinean eta agerraldi publikoa bukatu ondoren, alegaziorik ezean, behin betiko egongo da onartuta eta kolunbarioa martxan jarri ahal izango du Udalak. 

Amaitzeko, pertsonal sailean, udaltzain lanpostu bat betetzeko hautaketa prozesuaren kudeaketa gomendioa onartu da eta baita administrazio orokorrean, tramitazio elektronikoak errazteko, hainbat administraziok informazioa elkar trukatzeko lankidetza hitzarmenekiko atxikimendu protokoloa ere.