Eguraldi txarra dela eta, azaroaren 26ra atzeratu da ikastetxeak egitekoa ziren giza-katea

2013/11/22

Azaroaren 25ean egingo den emakumeenganako indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunaren harira, azaroaren 26an, herriko ikastetxeetako gaur eta gaztetxoek giza-katea egingo dute. Sagarbide eta Maria eta Jose artean egingo dute giza-katea, eta ekintza horren bidez, herriko gaztetxoek ere indarkeriaren kontrako beren jarrera azalduko dute. Azaroaren 25aren harira, beste hainbat ekintza ere antolatu ditu Udalak.


Azaroak 25

18:00etan: Ipuin kontalaria Haur liburutegian: ”emakumeek  kontatzen dute”. APIKA taldea.

20:00etan: konzentrazioa magnoliopean, talde feministak deituta.

 

Azaroak 26

11:00etan: Zumaiako ikastetxeetako ikasleen giza katea emakumeenganako indarkeriaren aurka. Parte hartzaileak: Mª eta Jose ikastetxea, Oikiako Eskola eta Aita Mari Herri Eskola.

 

Abenduak 14 eta urtarrilak 18

10:00-14:00. Autodefentsa tailerra, Emagin elkarteak gidatuta.

 Gabonetako tailer berezia:

Abenduak 26 eta 27, urtarrilak 3

Izenburua: Hezkidetza tailerra, berdintasuna eta autonomia helburu. Jolasaren bidez 5-8 urteko haurrak bedintasunean  hezteko tailerrak.

 

Neska ala mutil izaten ikasi egiten da, errotuta dauden eredu eta patroi batzuen arabera. Hezkidetzak sustatzen du genero rolak (femeninoak vs maskulinoak) alde batera utzi eta baliagarriak izango diren pertsona eredu askeak izatea, neska eta mutilen berdintasunetik abiatuta, gizarte ez-sexista bat lortzeko.

Gabon hauetan, berdintasunaren bidea eraiki nahi?  Zatoz tailerrera!

DOAKOA izango da.

 

 

 Aurtengo indarkeria kasuen inguruko informazioa kontsultatzeko klikatu hemen.