Herriko adindunei erosketak egiteko sarea osatu dute Gaztetxeak eta Udalak
Larunbat honetatik aurrera Zumaiako gazteek herriko adindunen erosketak egingo dituzte, Udalaren babesarekin. 688757774 telefonoa martxan jarri dute horretarako.
Covid-19 birusaren krisia dela eta, neurri berezia jarri dute martxan Gaztetxeko kideek eta Udalak elkarlanean. Hala, bihartik aurrera, herriko adindunen erosketak egiteko bolondres lanak egingo dituzte Gaztetxeko kideek.
Adindunak Covid-19 birusaren aurrean kolektibo zaurgarria direla kontutan hartuta, horiek etxean egotearen garrantzia nabarmendu dute erakunde eta instituzioek. Hori dela eta, Gaztetxeak eta Udalak zerbitzu hau eskaintzea erabaki dute. Bestelako kolektibo zaurgarrietako kideak ere zerbitzua baliatzera gonbidatu dituzte sustatzaileek (gaixotasun kronikoak dituztenak, aniztasun funtzionala duten pertsonak...).
Erosketa zerbitzua
Erosketa zerbitzua bihartik aurrera egongo da martxan. Erosketak egin nahi dituztenek 688757774 telefonora deitu beharko dute; sarearen koordinatzaileak erosketa zerrenda jasoko du, eta bolondres taldeari bideratuko dio. Erosketaren ordainketa etxean entregatzen den unean egin beharko dute zerbitzuaren erabiltzaileek, inolako kostu gehigarririk gabe.
Era berean, erosketak egiteko sarean bolondres moduan parte hartu nahi duten herritarrek auzolana.zumaia@gmail.com helbidera idaztera gonbidatu dituzte.
Albiste erlazionatuak
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11