Indarkeria matxistari aurre egiteko giza katea egingo dute bihar herriko haur eta gazteek
Ikastetxeetako haur eta gazteek Azaroaren 25eko ekimenen baitan, bihar, azaroak 25, goizeko 11:00etatik aurrera giza-katea egingo dute Beheko plazatik abiatuta.
Bihar, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira hainbat ekimen antolatu dira Zumaian. Bihar, ikastetxeetako haur eta gaztetxoek giza-katea osatuko dute emakumeenganako indarkeriaren aurka. Ekimen hori, iaz egin zen lehen aldiz. Aurten bigarrenez egingo da, baina aldaketak izango ditu. Giza katea Beheko Plazatik abiatuko da, eta herriko hainbat kale zeharkatu ostean, berriro Beheko Plazan elkartuko dira, eta bertan ekitaldi txiki bat egingo dute.
Prebentzioa, gakoa
Herriko ikastetxeak hezkidetza programa dute abian jarrita azken urteotan Udalaren laguntzarekin indarkeria matxista bezalako gizarteko arazo larriaren aurrean prebentzio lana egiteko. Hala ere, ikastetxeek hezkidetza programa hori beraien programa zabalago baten baitan dute txertatua. Ostiralean prentsaurrean azaldu zuten gisan, norbere nortasuna ezagutu eta finkatzea eta erasoen inguruko prebentzioa eta eragileen arteko elkarlana ezinbestekoak dira indarkeria mota horri aurre egiteko.
Azaroaren 25eko ekintzak
Azaroak 25:
11:00etan: herriko ikastetxeetako ikasle eta irakasleen giza katea herrian zehar (Beheko plazatik abiatuta)
19:00etan: Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa, magnoliopean
Abenduak 5:
19:00etan: 'Etzak lo hartu' antzerki foruma Gaztegunean.
Harremanetarako zenbakiak
Gizarte zerbitzuak: 943 862200
Udaltzaingoa 943 143232
Berdintasun saila 9430861056
SOS deiak 112
Laguntzeko zerbitzua 900 100928



