INFORMAZIO OHARRA: Martxan dauden lan eskaintza deialdien inguruan

2020/04/07

Udaltzainen lan-poltsaren zein udalekuetako begirale eta koordinatzaileen kontratazioaren deialdiaren epeak etenda daude alarma egoera dela-eta.

Alarma egoera dela-eta, 463/2020 Errege Dekretuko Hirugarren xedapen gehigarria aplikatuko da egun martxan dauden deialdien epeari dagokionez.
Hala, dekretua indarrean dagoen bitartean, Zumaiako Udaleko udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdiaren eta udalekuetako koordinatzaile zein begiraleen lan-poltsa osatzeko epeak etenda egongo dira.
Hori horrela izanik,  tramiteak egiteko berriro epea irekiko da dekretua horrek eragina izateari uzten dion dataren hurrengo egunetik aurrera.
Aldaketarik egotean, jakinaraziko dizuegu zumaia.eus webgunean.