IRAILAREN 5EAN ZABALDUKO DA GAME OF THRONES TELESAILEAN PARTE HARTZEKO LAN POLTSA

2016/08/30

Interesdunak eskualdekoak izan beharko dute eta egun bakarra izango dute Alondegian izena eman ahal izateko, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitarte. Figurante bilaketa urrian hasiko dute eta gizonezkoak bakarrik beharko dituzte.

Figuranteen hautaketa prozezua urriaren 5etik aurrera burutuko da. Informazio guztia

https://www.facebook.com/modexporinternacional orrian.

1.- AURKEZTU BEHARREKOAK:
Gizarte Segurantzako zenbakia
- Izen-abizenak
- NAN zenbakia
- Gidatzeko baimenaren zenbakia [ez da ezinbestekoa gidabaimena izatea, baina eduki ezean aukera gutxiago]
- Helbidea
- Segurtasun lanetarako TIP titulu profesionalaren agiria
 
2.- Posible da pertsona batek beste baten izenean betetzea inprimakia.
3.- Beste lanpostu bat ere bete beharko da: erizain bat, ingelesez dakiena. Beraz, erizainei ere zabalik asteleheneko deialdia.
 

Era berean, Udalak azaldu du, Itzurungo  prestaketa lanak irailaren bukaera aldean hasiko direla baina honek, ez duela inola ere, hondartzaren sarrera eta kantinaren eguneroko jarduera oztopatuko

Jada hilabete pasa da Udalak, Game of Thrones telesail ospetsua Zumaiara datorrela jakinarazi zuenetik eta orduz geroztik, lagun asko izan dira honen baitan parte hartzeko interesa azaldu dutenak. Horretarako, Udalak adierazi du, datorren astelehenean, irailak 5,  ekoiztetxeak lan poltsa bat jarriko duela martxan.  

Horiek horrela, telesailaren ekoizpenean parte hartu nahi dutenek, Alondegian izena eman ahal izango dute -soilik egun honetan zehar- goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitarte. Bertaratzen direnek, fitxategi bat bete beharko dute beren ezaugarri eta datu pertsonalekin eta ekoiztetxea bera arduratuko da ondoren, behin betiko hautaketa prozesua gauzatzeaz.  

Udalak uztailean iragarri zuen modura, lagun ugari beharko dira mota askotariko lanak betetzeko. Gauzak horrela, lan poltsaren baitan, lorezain atrezzorako postuak zein zamalanetarako, garbiketarako eta segurtasunerako pertsonal postuak ere eskainiko dira eta azken honen kasuan, segurtasunari dagokionean hain zuzen, zenbait postu betetzeko,  titulu profesionalaren agiria (TIP) eskatuko da.   

Halaber, Udalak jakinarazi du, figurante bezala parte hartu nahi dutenek, www.facebook.com/modexporinternacional helbidera jo beharko dutela, non, casting-ez arduratzen den enpresa berak iragarriko dituen, datozen egunetan, izen emate epea eta hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko bete beharreko gainerako baldintza eta ezaugarriak.

Amaitzeko, Udalak adierazi du, aurrerantzean, ekoiztetxea izango dela, lan poltsaren zein behin betiko hautaketa prozesuaz arduratuko dena.