Jai Alai zesta punta txapelketako finala jokatuko dute ostiral honetan

2019/09/25
Egiguren eta Lopezek Goikoetxea eta Basque-ren aurka jokatuko dute finala Aitzuri frontoian, irailaren 27an. Sarrerak salgai daude kiroldegian, 10 euroren truke.

Bi zumaiar arituko dira elkarren aurka ostiralean jokatuko den final handian: Imanol Lopez zumaiarra, Egigurenekin batera; eta Goikoetxea zumaiarra, Basque-rekin batera.

Partidetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroren truke. Kiroldegian erosi ahal izango dira ostegunera arte; ostiraletan partiduaren aurretik Aitzuri frontoiko leihatilan salduko dira sarrerak.

EITBk zuzenean emitituko du Jai Alai zesta punta txapelketako finala.

Txapelketaren inguruko informazio gehiago lotura honetan.