Joan den asteburutik martxan dira dagoeneko atrakzioak Gernika pasealekuan eta Santelmoak pasa bitarte bertan egongo dira

2019/04/16

Orain aste gutxi esleitu ziren atrakzioak jartzeko kontratuak eta esleipeneko pleguen baitan, atrakzioen prezioa 1,8 eurotan ezarri da datozen 2 urteetarako, beste bi urte luzatzeko aukerarekin.Zumaiar askoren eskura ez zeuden prezioak ikusirik, Udalak 2016an portuko zuzendaritzarekin eta atrakzioen jabeekin, sinatutako akordioaren baitan atrakzioen fitxak euro bat merkatu ziren.

Joan den asteburutik martxan dira dagoeneko atrakzioak Gernika pasealekuan eta Santelmoak pasa bitarte bertan egongo dira. Apirilaren 9an esleitu ziren atrakzioak jartzeko kontratuak eta esleipeneko pleguen baitan, atrakzioen prezioa 1,8 eurotan ezarri da datozen 2 urteetarako, beste bi urte luzatzeko aukerarekin. Izan ere, legealdi hasieran, zumaiar askoren eskura ez zeuden prezioak ikusirik, 2015ean, 2,5 eurokoa izan zen prezioa eta 2016rako 3koa izatea aurreikusten zen, Udalak 2016an portuko zuzendaritzarekin eta atrakzioen jabeekin, sinatutako akordioaren baitan atrakzioen fitxak euro bat merkatu ziren eta bide horretan jarraitzeko konpromisoa du Udalak.

Joan den asteburutik eta Santelmoak pasa bitarte, 1,8 eurotan atrakzioez gozatzeko aukera izango dute beraz zumaiar txiki nahiz handiek eta apirilaren 22an eta 29an prezio bereziak izango dira gainera %50eko deskontuarekin.