Kirol teknikari plaza betetzeko prozesuko 1. probaren behin betiko puntuazioak argitaratu ditu Udalak, 2. proba egiteko deialdia egitearekin batera
Hautaketa prozesuko hurrengo proba irailaren 12an izango da.
Zumaiako Udalak 2020ko lan-eskaintza publikoan jasota dagoen kiroletako teknikari plaza oposizio-lehiaketa librearen sistemaren bitartez behin betiko izaeraz betetzeko prozesua martxan dauka; iragarkia 2023ko abenduaren 29an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hautaketa prozesuaren barruan, oposizio faseko 1. ariketaren behin betiko puntuazioak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera 2. proba egiteko deialdia egiten du: azterketa irailaren 12an (osteguna) izango da, Alondegian, goizeko 09:00etan (hautagaiek 08:45ean bertaratu beharko dute).
Informazio guztia:
Kiroletako teknikaria. Plaza 1 OPOSIZIO-LEHIAKETA bitartez. (2023ILAK0004)
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Kirol teknikaria kontratatzeko prozesuaren barruan oposizio aldiko emaitzak totalak ikusgai 2024/10/28
- Beste zazpi lanpostu publikoren egonkortze prozesuetako behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ere ikusgai 2024/10/16
- Bost lanpostu publiko egonkortzeko prozesuen barruan behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ikusgai 2024/10/15
- Kirol gerentearen plaza betetzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin behineko balorazioak ikusgai 2024/09/20