Kultur dinamizatzaile bat kontratatzeko prozesuaren barruan, ikusgai dira behin betiko puntuazioak eta izendapen proposamena
Dagoeneko argitaratu ditu Zumaiako Udalak lan eskaintzaren oposizio faseko probaren behin betiko puntuazioak. Horiekin, epaimahaiak amaitutzat eman du hautaketa prozesua.
Komentua Kultur Topagunea koordinatzeko eta dinamizatzeko pertsona bat kontratatzeko hautaketa prozesuaren barruan, oposizio faseko probaren behin betiko puntuazioak eta izendapen proposamena argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Interesdunek kontsulta ditzakete jada.



