Udaltzaingoen hautaketa prozesuaren barruan behin betiko puntuazioak eta lanpostuen esleipenak ikusgai dira
Irailaren 11tik urriaren 1era artean, hautagaiek prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko epea izango dute. Deialdi bateratua da, eta elkarrekin ari dira Zumaiako Udala, Azpeitiko Udala eta Getariako Udala.
Hainbat udaltzain lanpostu behin betiko izaeraz kontratatzeko hautaketa prozesua martxan dago, eta dagoeneko ikusgai dira behin betiko puntuazioak eta lanpostuen esleipenak. Irailaren 11tik urriaren 1era bitartean, hautagaiek dagokien erakundean prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko epea izango dute.
Deialdia bateratua da, eta elkarrekin ari dira Zumaiako Udala, Azpeitiko Udala eta Getariako Udala. Honakoak ez dira plaza berriak izango; lehendik existitzen diren plazak behin betiko izaeraz betetzea da xedea, herriotako udaltzaingoen jarraikotasuna eta gertutasuna bermatzeko helburuarekin.



