Langabeentzat ikastaroak antolatu ditu Udal Elkarteak

2013/03/20

Guztira 5 ikastaro antolatu ditu. Lehena apirilean egingo da, eta 'Web 2.0 erremintak, nekazaritza elikagaien sektorerako' izango da.

 

Urola Kostako Udal Elkarteak 2012ko udazkenean eskualdeko Enplegu Plana landu zuen. Plan horretan eskualdearentzat estrategikoak eta enplegua sortzearen alde lan egiteko interesgarriak diren hiru sektore zehazten dira: 

1. Merkataritza, ostalaritza eta turismo zerbitzuen sektorea, enpleguari dagokionean eskualde mailan duen pisuagatik

2. Nekazaritzako elikagaien sektorea, eskualdearen nortasunaren adierazgarri delako eta hirugarren sektorearekin sinergian aukera zabala eskain dezakeelako

3. Egur eta altzarien sektorea, Urola bailara osoan tradiziozko sektorea delako.

Sektore hauek aukera eremuak dira, izan ere ezagutza eta konpetentzia berriak eskainiko dituzten profesionalak behar dituzte, etorkizuneko erronka eta beharrei egokitutakoak.

Hori dela eta, Udal Elkarteak 5 ikastaro antolatu ditu langabezian dauden eskualdeko herritarrentzat. Ikastaro horien helburua da, partaideek, aurrez aipatutako hiru sektore horietan lanpostu lehiakor bat betetzea ahalbidetuko dien ezagutza profesional zehatzak bereganatzea.

Ikastaro horiek apirila eta ekaina bitartean egingo dira, Zarautzen, Udal Elkartearen egoitzan.

 

Lehen ikastaroa

Gaia: Web 2.0 erremintak, nekazaritza elikagaien sektorerako

Apirilaren 8tik 15era (31 ordu)

Helburua: Internet eta teknologia berriek eskaintzen dituen erreminta eta aukera berriak ezagutaraztea, salmentarako eta azken bezerora iristeko bide berri moduan (batez ere nekazaritza elikagaien sektorean).

Ikus ikastaroaren ezaugarri eta xehetasunak pdfan.

Beste ikastaroak:

- 2. 3D prototipoak, zurgintza eta altzarigintzarako (Solidworks-ekin) (Apirila)

- Marketing eta Packaging-a nekazaritza elikagaien sektorean (Maiatza)

- Web 2.0 erremintak, merkataritza, ostalaritza eta turismo sektoreetarako (Maiatza)

- Turismo eta aisialdi irisgarria: ikas ezazu espazio irisgarriagoak sortzen (Ekaina)