Lokal komertzialak etxebizitza bihurtzeko ordenantza ikusgai dago

2010/08/16

Udalbatzarrak hasierako onespena emana dio ordenantza honi. 40 egunez jendaurrean izango da ikusgai, eta alegazioren bat jarri nahi duenak epe horretan egin beharko du.

 

Lokal komertzialak etxebizitza izatera pasatzeko ordenantza egin du Zumaiako Udalak. Azken Udalbatzarrean onartu zen ordenantza, eta, lehen onespen horren ostean, jendaurrean ikusgai dago. 40 egunez izango dira ordenantza bera eta etxebizitza bihurtu daitezkeen lokalen planoak ikusgai. Helegiteren bat jarri nahi duenak, epe horretan egin beharko du udaletxean.
Ordenantza bera eta planoak webgune honetan bertan eta udaletxeko idazkaritzan daude ikusgai.