Ludotekako gurasoei zuzenduta, bilerak izango dira ostegunean

2010/10/18

Bi bilera egingo dituzte; bata euskaraz eta bestea gazteleraz, eta aurtengo proiektuaren berri emango dute Ludotekako arduradunek.

 

Hasia dute jada ikasturte berria Zumaiako Ludotekan eta urtero legez, ikasturtearen nondik norakoak azaltzeko gurasoekin bilera egingo dute bertako arduradunek. Ostegunean, urriaren 21ean egingo dituzte bilerak; 15:00retan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz. Forondan izango dira biak eta parte hartzeko ez dago aurrez abisatu beharrik.

155 umek eman dute izena aurten Ludotekan eta urriaren 22an hasi zuten ikasturtea.

Familia irteeran apuntatzeko epea luzatu da

Datorren asteburuan, esaterako, Aikur Erleen museora joango dira Ludotekako haurrak eta gurasoak. Izena emateko epea luzatu egin dutela jakinarazi dute Ludotekako arduradunek. Asteazkena, urriak 20, izango da apuntatzeko azkeneko eguna.