Maiatzaren 28ko ohiko plenoa

2009/05/29

Atzo (maiatzak 28, osteguna) ohiko udalbatza egin zuten Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.

 

1- Martxoaren 26ko ohiko plenoko eta maiatzaren 12ko ezohiko plenoko aktak onartu ziren.

2- Hirigintza:

2.1- Urteta zabortegia itxi, zigilatu eta etorkizunean mantentze lanak egiteko estaldura fondoaren nahikotasuna bermatzearen onarpena. Zazpi boto alde jaso zituen (EAJ, EA eta EB-Aralarreko bat) eta hiru kontra (talde mistoa).

2.2- Gipuzkoako hondakinen kontsortzioari ordaindu behar zaion hiri hondakinen kudeaketaren tarifaren ekarpen-sistema finantzatzearen onarpena. Seik alde bozkatu zuten (EAJ eta EA) eta lauk kontra (talde mistoa eta EB-Aralarreko bat).

3- Hezkuntza eta euskara: EBPNren 2009-2012 plan estrategikoa aho batez onartu zen.

4- San Juan egoitzako estatutuen aldaketa ere aho batez onartu zen.