Maiatzaren 7an egingo du Andoni Etxaniz Osa alkateordeak elkarrizketa digitala
Ordura bitartean, herritarrek euren galderak bidali dizazkiote Hirigintza, Ingurumen eta Pertsonaleko zinegotziari.
Zumaiako Udala www.zumaia.net bere webgunean aurrera eramaten ari den elkarrizketa digitalen egitasmoaren baitan Andoni Etxaniz Osa alkateordearen txanda izango da orain. Maiatzaren 7an egingo du Etxaniz Osak elkarrizketa digitala eta 8:30ean hasiko da herritarren galderak erantzuten. Ordura bitartean, herritarrek euren galderak bidali diezazkiote Hirigintza, Ingurumen eta Pertsonaleko zinegotziari.
Elkarrizketa digitalen egitasmoaren baitan, joan den astean Iñaki Agirrezabalaga alkateari egin zizkioten herritarrek galderak eta elkarrizketa ikusgai dago webgunean. Aurrerago, Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako bozeramaileekin egingo dira elkarrizketa digitalak. Horien epeak zehazten direnean emango da data zehatzen berri.
Andoni Etxaniz Osa alkateordeari galderak bidali nahi badizkiozu, egin klik hemen.



