Makinak hasi dira Beheko plazan lanean
Kioskoa eraitsi eta plaza erabilgarri jartzea izango da aurreneko zeregina.
Zumaia Lantzen erakundeak joan den astean iragarri bezala, gaur bertan (martxoak 15, astelehena) ekin diete Beheko plazako lanei. Guztira, 26 etxebizitza eraikiko ditu Zumaia Lantzenek Odietan; 13 lehengo etxeetako bizilagunentzako izango dira, eta beste 13ak salmentan jarriko dituzte.
Kioskoa eraitsi eta plaza erabilgarri jartzea izango da aurreneko zeregina.



