Marianton parkeko aurreproiektua jendaurrean ekarpenak egiteko

2019/05/13

Zumaiako Udalak udal webgunean zintzilikatu du Marianton parkerako proiektua, herritarren ekarpenak jasotzeko. Ekarpenik egin nahi duen herritar orok, eskura du horretarako ekarpenak@zumaia.eus posta elektronikoa.

Zumaiako Udalak jaso du dagoeneko Marianton parkerako KIMU BAT paisaiak prestatutako aurreproiektua eta herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz, jendaurrean jarri du. Horretarako, udal webgunean zintzilikatu da proiektua eta herritarrek ekarpenak egiteko ekarpenak@zumaia.eus helbide elektronikoa sortu da.

Beraz, ekarpenik egin nahi duen herritar orok, eskura du horretarako aipatu ekarpenak@zumaia.eus posta elektronikoa.

Ikusi hemen proiektua