Marina Berrik irabazi du Zumartianek antolatutako pintxo lehiaketa
Antolatzaileek arrakastatsutzat jo dute egitasmoa, aurten inoiz baino ostalari gehiagok parte hartu dutelako. Slow Zumaiaren barnean, ugariak dira Zumartianek datozen egunetarako antolatu dituen ekimenak.
Zumaiako hirugarren sektorea sustatzeko sortutako Zumartian plataformak, “arrakastatsutzat” jo du Slow Zumaiaren barruan antolatutako pintxo lehiaketa. Antolatzaileen arabera, 10 ostalarik parte hartu dute lehiaketan, inoiz baino gehiago, eta gustura daude parte-hartzearengatik.
Marina Berrik eskuratu du aurreneko saria, Trapaiak bigarrena eta Basustarentzako izan da hirugarren postua. Zumartianetik, eskerrak eman dizkiete ostalari guztiei ekimenenean parte-hartzeagatik. Epai-mahaikideak honakoak izan dira: Roberto Ruiz, Fronton Jatetxea (Tolosa); Ruben Trincado, Restaurante Mirador de Ulia (Donostia); Restaurante Branka, besteen artean...
Ostiralean The Romanticos taldea Vitoriano Arraten
Slow Zumaia egitasmoaren baitan, ekitaldi ugari antolatu dituzte Zumartianetik datozen egunetarako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aldaketa bat izan da programazioan eta ostiral honetan Blues-Funk estiloko kontzertu berri bat eskainiko dute Vitoriano Arraten. The Romanticos taldeak eskainiko du eta 19:00etan hasiko da.
Slow Zumaia, Gastronomia eta Natura Iraunkorraren I. Hamabostaldiaren egitaraua ikusteko klikatu hemen.



