Martxan da Joxe Mari Korta industrialdeko autobus geltokia

2026/10/20

Aizarnazabal, Zestoa, Oikia eta Zumaia lotzen dituen UK07 autobus lineak geraleku berria du Zumaiako industrialdean. Inguruko auzo eta herrietatik datozen langileei joan-etorriak errazteko helburuarekin ezarri dute geltokia.

Martxan da Joxe Mari Korta industrialdeko autobus geltokia. Helburua industrialdean lan egiten duten herritarrei garraio publikoa erabiltzeko aukera erraztea, inguruko herri eta auzoetatik lanera joan-etorriak egiten dituztenei bereziki.

Geraleku berriari esker, langileek industrialdera iristeko beste aukera bat izango dute, eta garraio publikoaren erabilera sustatzen lagunduko du neurriak.

UK07 lineak Zumaia, Oikia, Aizarnazabal eta Zestoa arteko lotura eskaintzen du. Geraleku berriarekin, autobus-zerbitzua industrialdeko beharretara hobeto egokitu eta, bide batez, langileen mugikortasuna erraztu nahi da.