Martxoaren 25ean izango dira Turismo eta Giza Baliabideetako teknikarien postuetarako azterketak
Gaitegi orokorrean eta berariazkoan egindako aldaketak kontuan hartu ez zirelako, atzoko azterketak baliogabetzea erabaki zuen Epai-mahaiak.
Turismo eta Giza Baliabideetako teknikarien lanpostuetarako oposizio lehiaketara aurkeztu direnek badituzte dagoeneko aurreneko azterketako data berriak. Martxoaren 25ean egingo dira azterketak eta atzoko proban parte hartu zuten guztiek egin ahalko dute azterketa berria.
Gaitegi orokorrean eta berariazkoan egindako aldaketak kontuan hartu ez zirelako erabaki zuen Epai-mahaiak atzo egin zituzten azterketak baliogabetzea eta horrenbestez, data berria finkatu da proba hauentzako.
Hala, eta bi prozesuen oinarri berezietako zazpigarren puntuak dioenean oinarrituta, 1. ariketa (gaitegi orokorra) eta 2. ariketa (gaitegi espezifikoa) egun berean egitea erabaki du Tribunalak. 9:00etan egingo dute Giza Baliabidetako hautagaiek gaitegi espezifikoaren gaineko azterketa (2. ariketa) , eta 11:00etan, berriz, gaitegi orokorreko proba izango dute (1. ariketa). Turismoko hautagaiei dagokionez, 11:00etan gaitegi orokorreko azterketarekin hasiko dira eta 12:15ean egingo dute gaitegi espezifikoa.
Zumaiako Sagarbide eskolan egingo dira azterketa guztiak eta atzoko probetan parte hartu zutenek egin ahalko dute azterketa.
Hemen kontsultatu daiteke Turismoko lanposturako deialdi berria, eta hemen Giza Baliabideetakoa.
Martxoak 25, Sagarbide eskolan
- 9:00etan: Giza Baliabideen lanposturako gaitegi espezifikoa (2. ariketa).
- 11:00etan: Giza Baliabideen lanposturako gaitegi orokorra (1. ariketa).
- 11:00etan: Turismoko lanposturako gaitegi orokorra (1. ariketa).
- 12:15ean: Turismoko lanposturako gaitegi espezifikoa (2. ariketa).



